Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Udazkenean mandio eta ganbarak alez eta igaliz beteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 193. orr.
Urriak, hainbat baba-leka, hainbat artaburu beren txurikinez jantzita, mandio eta ganbara betetzeraino ekarri dituenean, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.
Lan latza, gogorregia aukeran, igitaiarekin hasitakoak bide luzetxoa baitzuen garia edo garagarra askan edo mandioan, bere onean ikusi artekoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 265. orr.
Handik barrurago sarrarazi, eta, ukuilutik barrena, mandiorako eskailerak seinalatu zizkigun. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 81. orr.
Ukuilu eta ezkaratze, mandio eta ganbara, armiarma-sare franko bazen bazterretan garai batean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.
Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.
Ea gure mandioan lo egiteko modurik izango zuten. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 157. orr.
Erromeria antolatzen zuten mandio eta arboldegi guztiak ezagutzen zituen Andoni Olabek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.
Baina oso maite nuen nik atzealdeko sorotik gora igotzen zen egurrezko mandio-zubia. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 43. orr.
Eskuan du sardea garia garbitu eta alea bere mandioan jasotzeko. Elizen arteko biblia Lk 3,17
Mandioak egin zituen, gari, ardo eta olio-uztak gordetzeko, bai eta ikuiluak ere era guztietako abereentzat, eta eskortak artaldeentzat. Elizen arteko biblia 2 Kro 32,28
Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu. Elizen arteko biblia Lk 12,24
Hem, lepoko giharrak askatzeko ahalegina egin eta mandiora sartu da, bere azalari darion barberiako lurrin eta kloroformo usain loarazlea behi eta oiloen konpainia noblean uxatuko duelakoan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.
Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan, medikurik finena bufalo mandio bateko albaitaria zen hartan, alta eman zidaten arte. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.
mandio eta ganbara (3); mandio ganbarak (3)