Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banketxe bateko mandatari bati den-dena ebatsi diote Wall Streeten, puntako orduan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.
Kutxako mandatari bat dirutza handi samar batekin zihoala-eta hari bidean laguntzeko agindu zioten. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.
Mandatari gazte bati propina ematen diote eta badoa bere vespan, arin, eta arinago hasten da Letizia paketetxoa askatzen bere gelarako bidean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.
-Jauna, tsarraren mandatari bat! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 425. orr.
Juduen mandatari diren Numenio, Antiokoren semea, eta Antipatro, Jasonen semea, etorri zaizkigu, gurekin duzuen hitzarmena berritzera. Elizen arteko biblia 1 M 14,22
Horregatik eman zizkion agindu zorrotz-zorrotzak mandatari gazteari, inbadituriko lurraldean barrena inork ere ezagutu gabe igarotzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.
Edo ez, hobe mandatari bat bidaltzen badiot. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 62. orr.
Handik egun gutxira Hayderango tribuko beyaren mandatari bat ailegatu zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 36. orr.
Mikel Strogoff tsarraren mandatarien gorputz bereziko kidea zen, eta ofizial maila zeukan gizon hautatu horien artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.
Girolamo Cardanok mandatari gisa hartu zuen, eta matematikari handi bihurtu zen! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.
Gure herriari egoki iruditu zaio mandatari hauek ohorez hartzea eta horien mezua hiriko agirien artean sartzea. Elizen arteko biblia 1 M 14,23
-Moskutik mandatari bat irten omen duk Irkutskera joateko! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 115. orr.
Ezkon zedin mandatari bitartez gure Errege Feliperekin. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 221. orr.
De Lancreren mandatarien beldur, orenak egiten zituen Sarako elizako kanpandorretik barrandan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 299. orr.
Kondearen kontra erregeren mandatariaren -alegia, missus dominicus delakoaren- aurrean apelatzen zela, ez du funtsik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.
Irudipena izan nuen, tximista bezala, gizon hura infernuaren mandataria zela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.
Sugea ikusi bezain sarri, Herioren mandataritzat-edo zuena, eten zitzaion irria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 174. orr.
Kondearen kontra erregeren mandatariaren -alegia, missus dominicus delakoaren- aurrean apelatzen zela, ez du funtsik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.
Lehendabiziko lan bilera hori Kosovorentzako Nazio Batuen Erakundeko Misioaren (UNMIK) egoitzan egin zen, Joly Dixon Europako Batzordeak izendatutako mandatari bereziaren bitartekaritzapean. Berria - Mundua 2004-03-05
[...] adierazi zuen Richard Holbrookek, Ameriketako Estatu Batuek Balkanetako herrialdeetara bidali zuten mandatari bereziak. Berria - Harian 2005-07-12
Mandatari hauek Frantziako musulmanen joera ezberdinak ordezkatzen dituzte, baina hiruak CFCMko kide dira. Berria - Mundua 2004-09-02
Giza eskubideen auzia aztertzeko Irakera Londresek bidalitako mandatari berezi Ann Clwyd. Berria - Mundua 2004-05-01
Komertsio auzitegiak mandatario berezi bat izendatua du SAFAM lantegiaren egoera aztertzeko. Herria 2004-02-19
Zuk badakizu zer den heriotza, behin baino gehiagotan izan zarelako lekuko eta mandatari. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.
Oso mandatari zehatzak direla mugimendu horiek, han barrengo bihotzondoan dabilenaren berriak ekartzeko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.
Izotz zuria, eurien mandataria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.
1996 eta 2000. urteen bitartean agintean egon zen mandataria, beraz, agintera itzuliko da lau urteren buruan. Berria - Mundua 2004-05-18
Gizagaixoari inork ez zion jaramonik egiten, ez onerako ez txarrerako, Auxilio Social-en mandatari lana hartu zuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 42. orr.
Barbarossaren ustez, bere mandatari jantzi zaharrak janzteko eskubidea baino ez genuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 198. orr.
Mandatari faltak eta bideetako arrisku begi-bistakoek eragotzi didate zuri idaztea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1203. orr.
Erebok nai lituzke hileta-mandatari, beren harrotasuna morrontzan makurtzeko gai balira. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.
Zoritxar-mandatari taldea. Elizen arteko biblia Sal 78,49
Trajano enperadoreak eta haren goi-mandatari zen Pliniok. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 175. orr.
mandatari bat bidali (4); mandatari berezi (5); tsarraren mandatari (10); tsarraren mandatari bat (6)
mandataria bidali (4); tsarraren mandataria (21)
bidalitako mandatariak (3); daviden mandatariak (5); mandatariak bidali (22); mandatariak bidali zituen (8); mandatariak bidaltzen (3); mandatariak hartu (3); mandatariak igorri (10); mandatariak igorri zizkion (4); tsarraren mandatariak (10)