Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
manatzaile izond/iz manatzen duena, agintzailea.
Emakume baten ahotsa da, azkarra, manatzailea. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 13. orr.
Nor izan zen manatzailea? egile nagusia, Pariseko poliza-prefeta. Herria 2001-10-25
Ben Laden zela ikaragarrikeriaren manatzailea. Herria 2004-09-16
Alabainan Julie Lescaut izan da lehen aldikotz telefilmetan emazte batek komisario kargua ukan duena, erran nahi baita manatzaile zela eta bere menpean zituela gizonak. Herria 2003-08-14
Dirua nagusi, dirua manatzaile. Herria 2003-02-27