Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
managaitz 1 izond esanekoa ez dena, desobedientea.
Bihurria haur bat izan liteke; hezigaitza eta managaitza kontzeptu negatiboak dira; mutiriak lotsagabezia adierazten du; errebeldea, aldiz, sistema baten kontrako jarrera aktiboa duena da, haren aurrean errebelatzen dena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.
Bere borondate gor eta managaitzean. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 28. orr.
2 (adizlagun gisa)
Nire barrenak, bizi-seinaleak eginez, protestaka eta managaitz hasi baitziren, nire arreta osoa eta batez ere indar guztiak erabili behar izan nituen eman berri nuen hitza inolaz ere ez gezurtatzeko ahaleginean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 195. orr.