Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mamut iz Laugarren Aroko elefante fosila, oso handia (Elephas primigenius).
Duela 18.000 urte bizi izan zen mamut baten arrastoak aurkitu dituzte Siberian. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Mamuta ez zegoen fosilizatuta, eta, horri esker, haren ehun bigunak ere aztertu ahal izango dituzte. Berria - Gaiak 2004-03-26
Egun osoa mamut eta errinozero iletsuen atzetik. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 132. orr.
Zientziak, unibertsoa deitzen dugun mamut horren behatz-hezurtxo baten deskribapena ematen digu; filosofiak mamut hori nolakoa izan daitekeen arrazoizko hipotesi bat nahi digu eman. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 170. orr.
Edo mamut hezur kolpe bat bilduko duzu... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 50. orr.