Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mamu 1 iz pertsona hil baten agerraldi naturaz gaindikoa; itxura beldurgarriko izakia, askotan maindire batean bildurik edo kateak herrestatuz agertzen dena. ik iratxo.

Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez.  Elizen arteko biblia   Lk 24,39

Mamuak besoak zabaltzen ditu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 28. orr.

Haien parean jarri zen, mamu bat bezala hegoak zabalduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 30. orr.

Mamuak keinu egiten dio Hamleti.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 54. orr.

-Ia -erantzun zion mamuak goibel.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

Bazuen ideia finko bat, mamu batek jarraitzen ziola uste zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Biziek hilen mamuak ikusten eta, bereziki, entzuten dituzte [...] eta hilek ere berdin bizien mamuak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 17. orr.

Nire ahizparen mamua uxatu baitzuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 280. orr.

Gryffindor Dorreko mamua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 114. orr.

Duela denbora asko, basoan entzuten ziren hotsen erantzule bila hasi, eta mamu bat sortu zuten greziarrek, Pan izeneko jainkoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

Iruditzen zait mamu batek idatzi zuela kanta hori.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 57. orr.

Hainbat mamu izaretan bilduta azaltzearen arrazoia, hildakoak krubitxetan bildurik lurperatzeko ohituran kokatu behar da dudarik gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Zuhaitz-enbor mamu modukoak, eta leiho begi-huts itxurakoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

2 irud/hed

Mamu rimeldunak baietz egiten zion buruarekin, lorian iduri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Elkarketa horri Espiritu Santua deitzen dion beste mamu bat gehituko dio, eta, berak esaten duenez, hiru pertsona horiek bakarra osatzen dute! Bartzelona da Osasunaren mamu beltz nagusia azken lau denboraldietan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.

'Exxon Valdez'-en mamua berriro Alaskako kostan.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Irailaren 11ko mamuari eraginez gero.  Berria - Mundua   2004-01-25

Mercedes-Benz, lekualdaketaren mamuak jotako azken enpresa.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

Memoriaren mamu guztiei deika.  Berria - Kultura   2006-02-19

Buru barneko mamurik beltzenak oldarka, negar-megar isil batean egin nuen puska luzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Egun ere badabil beste mamu handi bat munduan zehar: mugarik gabeko kontsumoaren mamua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Finantza merkatuko mamu erraldoi hauen indarrari aurre egiteko ezintasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.

Hainbat izan dira azken urteetan mamu berri hauen agerpenek sortu dituzten ekonomia krisiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.

Kasino-Ekonomiako mamuei erasoka: Tobin-Zerga.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 235. orr.

Mamu bakarra: erditzea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 30. orr.

Komunismoa mamu beltz bat izan zen gure hezitzaileen ahotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

3 (izenondoekin)

Mamu gaiztoren bat azaldu izan balitzaio bezala jo zuen atzera hura ikusita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Mamu beltza diruditen onddo bitxiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 88. orr.

Hala Yeti izeneko mamu ospetsua, elurretako gizon deitoragarria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 65. orr.

Bi emakumeak Graemetarren jauregira itzuli zirenean, mamu ibiltariak ziruditen, barneko suak erretako bi fantasma kiskali.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Mamu herrari bat ikusi behar dela, hildako baten besarkada jasan behar dela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 213. orr.

Gaur egungo zirkuan gorteko bufoiaren mamu malenkoniatsuak garai batekoak baino entzule umilagoak goibeltzen ditu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 65. orr.

Gure mamu zaharren aurrean jartzen gaituen lana da hau.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 19. orr.

Mamu nuklearra alternatiba ekologiko bilakatu da.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Idazlearen mamu kuttunak eta obsesio zaharrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.

Klima-aldaketaren mamu aztoragarria.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 186. orr.

4 (beste izen baten eskuinean)

Aitona ez zuten eraman auto mamuan, gauez ibiltzen zen hartan, hil behar zituztenak bat edo bi bakarrik zirenean erabiltzen omen zutena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

'Istriborrera!' aginduko du nostromoak, izotzezko tren mamu hori martxan hasiko delakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

«Prozedura mamua» izatea egotzi die Eusko Jaurlaritza babesten duten talde politikoei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Kontuz interpretazio mamuekin!  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.

Urte berean, Estandaren akzioen balioarekin enpresa mamu taldea sortu zuen, Padpank deiturikoa.  Berria - Ekonomia   2006-02-19

Nik burua jiratu eta bertan zen, benetan diotsuet, kapitain mamua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.

"Itsasoko uhinek darabilten" andre-mamuaren inguruan osatua dirudien kontaera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 72. orr.

Neskaren ukitua haur mamuarena bezalakoa zeneko susmoa guztiz desegin zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 143. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina gaztelera ari zait, berriro ere, barru-barrutik, mamu-irudi hori andrazko bihurtzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 98. orr.

Gerlara doakeenak areriorengan izua eragitearren zelan jantzi nahi izaten duen aurpegiaren gainean mamu-mozorroa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 75. orr.

Jaka hutsa besarkatu nahi dut, mamu besarkada huts hura oroitu, Mamu-istorioen idazle porrokatua zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 29. orr.

Mende honetan idatzi den mamu-liburu boteretsuenetakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 78. orr.

Desertu erdian eraikitako mamu hiria.  Berria - Kultura   2006-04-18

Hilerriak sorgintzen dituen mamu-txakur erraldoia da!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 90. orr.

Gela itogarri hartan, eraikin zaharraren mamu-hots zehaztugabeek erasota.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

Erantzun gisa barre-karkara lazgarri bat irten zen han goitik, zenduak zut jartzeko moduko mamu-oihu bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 140. orr.

Gortarik bere buruan gordetzen zituen mamu-itzalak plazaratu ditu oraingo honetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 180. orr.

Kandelen mamu-garrek itzal sakonez josi zioten aurpegia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 275. orr.

Kandela luze, mehe, beltz-beltzak ziren, [...] bizien aurpegietan mamu-argi ilun beldurgarria botatzen zutenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 113. orr.

Ziegako horman zehar dozenaren bat mamu-zaldi sartu ziren, bakoitzak gainean bururik gabeko zaldizko bat zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 117. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Kale-argien distira mamu-sortzailea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Giro mamu-aire haren erdian, aulki txiki batean eserita, edadeko emakume bat, burua jiratu eta, hitzik esan gabe, begira geratu zitzaiguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 31. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ozeanoa edo Itsas Mamua ote naiz zaintzailea jar diezadazun?  Elizen arteko biblia   Jb 7,12

Sexu mamu sadikoak ere azaltzen ziren kontzientziaren mugetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.

Gaztea desagertu zen, iraganetik atera zen bezalaxe, gau-mamu baten antzera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.

Esan bezala, oroitzapen baino oroi-mamu dira Legazpiko nire eskolaldikoak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus