Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arbi mamitsu bat bezain lerden eta mardula zen neskagazte odol-bizi bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.
Hosto mamitsu eta berde argiko bi landarek apaintzen zuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.
Janari gozo mamitsuz elikatuko zarete. Elizen arteko biblia Is 55,2
Laffitte, Beraza eta Parador Isabelek prestatzen zituzten afari gozo mamitsuen amaieran. Askoren artean «Rataplan» - 29. orr.
Zabaltzen direnean, barruan bada konkortxo mamitsu bat, behatzaren punta baino gehiago ez dena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.
Begi handiak eta gorri biziz margotutako ezpain mamitsuak zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.
Haien aurpegiak mamitsuak eta biribilak ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.
Hire bular mamitsu horietako bakardadea betetzeko, Sue? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 181. orr.
Hanka politak zituen, ez oso mamitsuak, zuzenak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Sekulako estutua eman zion konorterik gabe zegoen emakumeari, haren haragi mamitsuan arrastoak uzteraino. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.
Gogoko dituan beltzaran mamitsu horietako batekin esan nahi duk? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 78. orr.
Larruazalaren parterik handiena dermisa da, geruza mamitsuago bat, 1,5-2 mm-ko lodierakoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.
Eztarri oneko ahots mamitsu batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.
Txinan bisitan, kontratu mamitsuak lortu ditu Schroederrek. Berria - Ekonomia 2004-12-07
Kalte-ordain mamitsuak jasoko baititugu. Berria - Ekonomia 2006-03-30
Ligak etekin ekonomiko mamitsuak emango dizkiola UCIri. Berria - Kirola 2004-04-23
Uda hondarreko [hegaluze] harrapaketa mamitsuei begira dago sektorea. Berria - Harian 2005-08-21
Hitz gutxi esan zituen, baina mamitsuak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 396. orr.
Txosten mamitsua eta gaurkotasun betekoa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 169. orr.
Sakoneko azterketa eta eztabaida mamitsuei erabat uko eginez. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 103. orr.
Bilkura mamitsua oro har. Herria 2004-02-19
Ekarpen teoriko mamitsuak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.
Skinner-en Verbal Behaviori buruz idatzi zuen iruzkin mamitsu eta luzea. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.
Liburu entretenigarriak bai, baita «mamitsuak» ere. Berria - Kultura 2004-12-01
Bi liburuxka mamitsuren idazlea. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 164. orr.
Ikerketak egin nahi zituen, aspalditik buruan jira-biraka zebilkion obra mamitsu bat idazteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.
Aste bat gabe, jakingarri mamitsuak eskuratu nituen, nire usterik beltzenen baieztapen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 89. orr.
artikulu mamitsu (8); hitzaldi mamitsu (4); liburu mamitsu (4); mintzaldi mamitsu (5)
egitarau mamitsua (4); eztabaida mamitsua (6); guziz mamitsua (3); liburu mamitsua (7); mamitsua egin (5); mamitsua izan (11); mamitsua izan zen (3); mamitsua izango (3)