Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Nondik atera duzue mama? -galdetu zuen gizon gazteak-. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.
Botilatxo berdeen mama goxoa ere neure eztarritik doa zurrustan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 24. orr.
Fatima, orduan, bularra atera, eta haur gaixoari bere mama goxoa eskaini bitartean, sehaska kantu bat abesten hasi zen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 63. orr.
· Aitak ere umetatik edan zuen errealzaletasunaren mama gozo-garratza. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 102. orr.
· Ingurumarietara begiratu eta, inortxo ere ez zebilela oharturik, zu gogoan, martxoaren zazpiko hura gorputzean, begiak itxi, eta, zuri pentsatuz, mama xuri goxoa isuri dut. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 170. orr.
Mama gorriak arindu zidan mihia. Sos hauekin ez diat hik irentsitako mama-gorriaren laurdena ere ordaintzeko adina. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.