Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maluta 1 iz elurrak, erortzean, osatzen dituen zatikietako bakoitza. ik luma 10, malo1.

Behin, elurra bota zuen, maluta zuri handiekin, alfonbra zuri puskatu baten antzera estali zuen belar jadanik berdea, eta berehala urtu zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.

Elur handia zen, malutak mara-mara erortzen ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.

Lehenengo aldian elurra goizean goizik heldu zen, eta malutak poliki-poliki ezarri ziren lur gainean, tximeletak balira bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 174. orr.

Elur bustia deitzen diogu inguru hauetan: euriarekin nahasian eta artean ere maluta egin gabe, trinkotu gabe datorrenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Malutak haizearekin erdi jolasean etortzen dira, dantza bereziak sortuz, eta batzuetan elkarri esku emanda, 5 edo 6 zentimetroko malutatzarrak osatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.

-Elur jausiko dira malutak, aireak zeropeko graduak ukanik, hodeietan sortutako malutak urtzen ez direnean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Autoaren gaina eta kristalak maluta-tontorrez beterik zeuden.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

Maluta jario itxiak itsutu egiten ninduen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

Urrutitik ikusten ziren iparretik hodei lodiak nola zetozen, eta maluta erortze zuria hasi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 141. orr.

3 irud/hed

Armairu handiko apaletan betiko gauzak zeuden, hauts maluta bakar bat gabe.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 203. orr.

Bi piper pote daude hozkailu gainean: hutsik bat, kotoi maluta bat gordetzen du besteak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

Lehenbiziko notek ke malutak bezain iheskor jarraitzen dute izaten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 185. orr.

Semearen aurrean eseri zen, megaroiko zutabe baten kontra, eskuetan artile-malutak jiraka zerabiltzala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.

Hodei-maluta dirdaitsuak Battery gainera erortzen ari ziren, zeru more baten ezkaten gisan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

Edalontzi baten zaporeak arrastoren bat, jakinduria malutaren bat, zerbait berezia adieraziko didan esperantzan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 211. orr.

Iraganaren tranpan erori naiz, xalotasunaren amaierarekin zorionaren malutak esku artean urtu izan balitzaizkit bezalaxe.  Berria - Kultura   2004-09-22

Lehenengo hamabost egunetarako egoskaritarako eskubidea ematen dute bakarrik, olo edo garagar maluten ordez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Bi pitxer masusta gorri eta larramahats, hogei pitxer tomate, bost kilo olo maluta eta lau kilo arroz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Bi koilarakada olo maluta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 300. orr.

5 arto maluta1 arto txigortuzko alea.

Harryk kartazala irekitzen zuen bitartean, Hedwigek Nevilleren cornflake edo arto-maluta batzuk hartu zituen. Katilukada bat arto-maluta prestatu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 222. orr.

Bev Shaw-k gosaria zerbitzatzen dio, arto-malutak eta tea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 138. orr.

6 arto maluta2 artaburuko ostoa.

Elkarri itsatsita etzaten dira belar iharrez edo arto malutaz egindako lastairen gainean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 86. orr.

Paul D-ren bizkarrari begira, gogoratu zitzaion zurtoin batzuk hautsi egin zirela, tolestu egin zirela Halleren bizkar gainean, eta berak hatzekin heldu zituen gauzen artean zeudela arto-malutak eta bixarrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.

7 elur (orobat edur g.er.) maluta

Lehen elur malutak emeki-emeki hasi ziren lurraren kontra lehertzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 215. orr.

Udako gauetan ehunka tximeleta ibiltzen dira bueltaka, elur malutekin antz handia dutenak. Elur-malutak fereka hotzak eta isilak ziren bere masaila berotsuetan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Elur-malutak dantzan, aiko-maiko, jira eta bira leiho handien beste aldean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Kaioak elur malutak irudituko zaizkizu, islen forma ilunen kontra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 181. orr.

Harik eta matazak ziruditèn elur maluta mardulak erortzen hasi ziren arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.

Antzar lumak elur malutak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elur maluta (19)

arto malutak (3); elur malutak (27)

elur malutek (3)

elur malutekin (3)

elur maluten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus