Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
malurus (19 agerraldi, 5 liburu eta 13 artikulutan [+maluruski]; orobat maluros 19 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1 ean [+maluroski]; Euskaltzaindiaren Hiztegian malurus agertzen da) izond zorigabea, dohakabea.
Hala ere, ez zidan esan nahi non eta nork egin zizkion tatuaje malurus haiek, bere bizitzari zoritxarra ekartzen ziotenak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 129. orr.
Malurus izan naiz eguzki izpiek lehenengoz lardaskatu nindutenetik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 25. orr.
Beharrik ez didan galdetu zergatik nintzen horren maluros, zeren ez bainekikeen zer erran. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 312. orr.
Mundu zabalean, gosez hiltzen diren malurusak. Herria 2005-08-04
Horregatik, agian, poeta goren hark hitz hauek ipini zituen maitale malurusaren ahotan: ikusi zintudanean, ai nolatan nahigabetu nintzen! Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.