Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

malur (orobat malura; Euskaltzaindiaren Hiztegian malur agertzen da; eta, mugatuan, malurra) iz zorigaitza.

Orduan behar izan dut, lehen aldiz, zu nahigabetu izanaren malura deitoratu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 231. orr.

Batera hartu gintuzten bozkarioak eta malurak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Gehienik malurrak jo gaituenean gira hain segur urrats horri lotzen.  Herria   2001-05-10

Baina honek zorigaitzak eta malurak ekarriko ditik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 154. orr.

Katearen zuzendariak esana zuen malur handia izan arren langile hoberenak ere abiatzen zirela bide gaiztotik, ez zegoela inorekin fidatzerik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 33. orr.

Haizatu dut ene malur zaharra.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 62. orr.

Baina zure malurek hunkitu naute, haiek ematzearren zernahi egitera prest egoteko heineraino.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 268. orr.

Beren malurra inguruari, ingurukoei, gizarteari egozten dietenak.     «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.

Uruski sobera malur egin gabe bere lekurat itzuli da.  Herria   2004-01-29

Gauean, barandillan pausatuta dago Gabin, badiari begira, gogoetan, edo bere malurraren zama eraman ezinez.     «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Bere joera alternatibo hori maluraz eta amorruz beteriko poemetan gauzatzen du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus