Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maltso (orobat malso g.er.) izond otzana, barea.

Gizon serios eta maltsoa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 45. orr.

Otsoa bezain indartsua izanagatik, berez, biziki maltsoa zen, gozoa, zarmanta, eta munduko bihotzik hoberena zeukan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Otso basak ardi maltso bilakarazi nahiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

Bere artaldeko ardi maltso ala bihurri edo errebelatu guztien artzaina zela.  Herria   2005-04-21

Australiako oiloak, arras maltsoak.  Herria   2001-06-28

· Etsai-gudaroste buru-itsu eta maltso baina kopuruz eta pisuz ikaragarri baten aurkako gerra azkengabe batean borrokatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.

Zeure behako maltsoak ezinago bikain baliatu zaizkizula.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 480. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus