Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
malkobera izond negarrerako joera duena.
Emakume horren historia erromantikoak eta maitasun fatalak makina bat malko isurarazi zuten Britania Handian, baita milaka egunkari eta aldizkari salarazi ere betidanik halako izaera malkobera eta prentsa horirako joera izan duen ingeles jendearen artean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 161. orr.
Don Galaor, Gaulako Amadisen anaia, beroegia baino areago ere ote zen marmarrak badira; eta bere anaia, malkobera ote zen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.