Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

malko 1 iz negar tanta.

Negar egiten zuelako, ume batek bezalaxe, intziri, malko, marru eta guzti, nigandik bereizi behar zuen bakoitzean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 100. orr.

Negar eta negar hasi zen, begietako malko guztiak bota beharrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Eta negar egin nuen, negar, malkoak ezin atxiki.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 70. orr.

Etengabe egiten zuen otoitz, malko ugari isuriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Besarkada batzuk, elkarrekin isuritako malko batzuk, baina hori zen guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

Bihotza asaldaturik eta begietatik malko ugari zeriola, mutila telefonora joan zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.

Malkoak begietaratzen bazitzaizkion, bertan behera jausten uzten zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

Begiak jaso zituen, malkoz lausoturik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.

Dagoeneko malkoak hasi zaizkio begietan behera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 231. orr.

Malko bat lerratu zitzaion masailean behera euri-tanta distiratsu baten antzera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 296. orr.

Hori entzunik, malko bat erori zitzaion Telemakori lurrera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.

Orain ere nekez irakur baititzaket malko bi lehertu gabe.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.

Begietako malko guztiak xukatuko dizkie Jainkoak.  Elizen arteko biblia   Ap 7,17

Geroan ere malkoak xukatuko dira munduko edozein bazterretan...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 205. orr.

Malko guztiak xukatu nizkion, ferekaz fereka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.

Nik, berriz, nahikoa lan banuen malkoei eusten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 81. orr.

Malko zazpi bider gaziak, erre ezazue ene begion sen eta ahala! begitarte xarmant hura, malkoen lilura ahaltsuaz are ederragotua.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.

Han ginen bilduak bildutasun haundienean, malkoak begietan.  Herria   2004-10-14

Han zen hura mahaian nire aurrez aurre eserita, begiak malkotan, bere ezkontza porrot egitekotan zela esanez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 272. orr.

Begiak malkoz beterik genituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 427. orr.

Urtu bitez gure begiak malkoz, bitez blai betazalak negarrez!  Elizen arteko biblia   Jr 9,17

Lepoan behera bere malkoen beroa labaintzen sentituz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 77. orr.

Bere begietan malkoa zegoen berriro.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.

2 (izenondoekin)

Malko bero eta lasaigarriez bete zitzaizkion begiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Malko freskoak kliskatuz hurbildu zitzaion Denver.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.

Begiak malko mingotsez bete zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.

-Nire lagun maiteak! -xuxurlatu zuen, malko saminak isuriz-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 89. orr.

Bi malko lodi isuri zitzaizkion ile zuriko haur batena zirudien aurpegi beldurtuan behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 411. orr.

Carmichael jaunak hitz egin izan balu malko txiki batek urratuko zuela putzuaren mintza.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 176. orr.

Bihotza arintzen ez zuten bakardadezko malko hotzekin negar egiten zuten biek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

Ez baitira tristurazko malko goibelak, malko alaiak baizik, ospakizunezkoak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

Ez da amesgaiztorik izango, malko gazi-gozo batzuek baino ez.  Berria - Kirola   2004-05-26

Neskatxa gaixo hark etxetik joan beharrak, [...] etxera eroturik itzultzeak Lisari begi ederrak busti eta malko isilak sorrarazi zizkioten, muki zapiarekin ukitu txikiak eginez lehortu zituenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.

Malko oparoz bete zitzaizkion Gabrieli begiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 331. orr.

Arin-arin lehortu behar izan zituen begiak, ikus ez zitezen gizon baten malko eskerdunak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 184. orr.

Bere bular ederrek malko erraldoien forma zuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 211. orr.

3 irud/hed

Argizari isuriaren malko zurbil gatzatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Udazkenaren etorrerari urtez urte malko itxurako hosto gehiago isuriz agur egiten dion zuhaitz zaharra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 129. orr.

Ezin ditiat ahaztu uda amaierako azken egun beroak, ez eta basoen malko esperantzagabeak euripean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 108. orr.

· Malko forma, genioen, eta guztiok ulertzen genuen malko horrek zuen forma, komikietakoa zela esan nahi genuela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 211. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dira guti beren aurpegietan malko arrastoak dituztenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Manuel berriz hasi zen negarrez eta murtxikatzen zuen ogiak malko zaporea hartu zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 95. orr.

Bere erregu ugariak malko-isuri ugariaren opariaz bustiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Malko-jario hauen artean halako zerutiar poztasun batez azaltzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.

Malko jarioan hasi zen orduan, eta auhenka, Zaita hunkitu nahian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 85. orr.

Bisaia hamaika malko-errekastok zeharkatzen zioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.

Beste Elizako prelatuek ere malko-errekak isuri zituzten, beren jantzi oparoak bustitzeraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Nork bihurtuko nire burua ur, nire begiak malko-iturri, gau eta egun negar egiteko nire herriko hilengatik?  Elizen arteko biblia   Jr 8,23

Gaitzeko malko-uholdean lehertu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Aurpegi eta matrailak malko ihintzez blaituko dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 151. orr.

Mokanesa hartu eta begi-izkinan loratu malko-muskila idortu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

Merryren begiak neke eta malko hodei batek lainotu zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 163. orr.

Ez luke horregatik literaturaren ozeanoak malko pare bat baino galduko: nireak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 196. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haurtxo gosetien garrasi errukarrien eta andre-malkoen artean lizundutako ogi bat sekula banatu ez dutenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.

Izerdi malko batzuek zain hezeak marraztu zizkidaten kopetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Mokanes bat atera zuen sakelatik ogroak, barre-malkoak lehortu eta, nire harridura handienerako, zintz egin zuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.

"Odol-malkoak" darizkio Donatieni galera honengatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

Uste zuen larrazkeneko zein udaberriko lantzerra hasten zela, euri malko xehe eta finez bazterrak astinduz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.

Sortzailea buztinarekin nola, halaxe ari zen Kurt kandela-malkoaz jolasean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 196. orr.

Errugabe bakar baten eskerron eta poz-malkoak nahikoa izango lirateke ni gizonen mespreziotik kontsolatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

Lurretik ateratzen denean, burdinezko erreminten kolpez zilarbizi-malko ugariak ateratzen zaizkio, eta meatzariek berehala jasotzen dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Argi-malkoak iruditu zitzaizkion; urperatze etiliko baten hondarrak balira bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 16. orr.

Urre malko bat aurkitu du sarean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Horregatik, elurra gorputz hartuta datorrenean, elur-malko deitu izan zaio, elur-malo ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

6 krokodilo malko tipula negarra.

"Krokodilo malko" batzuk ere isuriko zituzten, entzuleen bihotzak ukitzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 173. orr.

Krokodilo malkoekin aurkeztu zen Ameriketako Estatu Batuetako presidente George Bush astearte gauean Washingtongo prentsaren aurreko agerrraldirik nagusian.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 93. orr.

7 malko bide

Zortzi haietako hiruren malko bideetan pneumonia atipikoaren birusa atzeman zuten ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Ikertzaileek zehaztu dute gaitzaren hasierako fasean baino ez dela egoten birusa malko bideetan.  Berria - Gaiak   2004-06-22

8 malko gas malkoak isurarazten dituen gasa.

Malko gasak jaurtitzeari eta borrak astintzeari ekin zieten poliziek.  Berria - Ekonomia   2006-01-17

Norbaitek botilak jaurti zituen Poliziaren kontra eta haiek malko gasarekin erantzun zuten.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

9 negar malko

Damuzko negar-malkoak isuri?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 69. orr.

Negar-malko gartsuz gorputza bustiz, zotin eta intziri artean behin eta berriz laztantzen eta besarkatzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.

Negar-malko eta intziri artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 517. orr.

Negar-malkoetan lehertu nintzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 70. orr.

Nahigabetua daukagu bihotza, negar-malkoz lausoturik begiak.  Elizen arteko biblia   Nk 5,17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begietako malko (3); bi malko (13); bi malko lodi (3); malko artean (22); malko bakar (7); malko bakar bat (6); malko bat erori (4); malko bat ikusi (3); malko bat isuri (8); malko bat jaitsi (3); malko bat xukatu (4); malko batzuk isuri (3); malko bi (7); malko errekak (5); malko handi (4); malko handiak (3); malko isilak (3); malko isuri (8); malko iturri (4); malko jario (4); malko jarioa (3); malko lodi (4); malko lodiak (4); malko ugari (17); malko ugari isuri (6); malko ugari isuriz (8); malko ugariz (13); negar malko (23)

malkoa isuri ezinik (3); malkoa zeriola (9)

begietako malkoak (6); begietan malkoak zituela (4); begietatik malkoak zerizkiola (3); isuri zituen malkoak (4); malkoak ageri (3); malkoak atera (7); malkoak ateratzen (4); malkoak ateratzen zitzaizkion (3); malkoak aurpegian behera (3); malkoak begietan (9); malkoak bota (3); malkoak darizkiola (3); malkoak ditut (3); malkoak egin (3); malkoak etorri (5); malkoak ezkutatzeko (3); malkoak hasi (3); malkoak idortu (3); malkoak ikusi (3); malkoak isurarazi (3); malkoak isuri (18); malkoak isuriz (6); malkoak isurtzen (13); malkoak isurtzeraino (6); malkoak lehortu (7); malkoak lehortuz (3); malkoak masailetan behera (5); malkoak xukatu (14); malkoak xukatu zituen (4); malkoak xukatuko (3); malkoak xukaturik (3); malkoak xukatuz (5); malkoak xukatzen (4); malkoak zerizkiela (5); malkoak zerizkiola (8); malkoak zituela (4); negar malkoak (33); xivaren malkoak (4); xukatzen zituen malkoak (3)

malkoei eusteko (5); malkoei eusten (5); malkoei eutsi (24); malkoei eutsi ezinik (13); malkoei ezin eutsi (5); negar malkoei (5); negar malkoei eutsi (3)

negar malkoen (3)

negar malkoetan (3)

malkorik isuri gabe (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus