Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahikoa diagu! esanez bezala malgutu zituen ezpain mintzak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.
Krema berezi bat eskaini zidan katearen zuzendariak, alde sentikorrenak gozatzeko eta gorputza malgutzeko. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 30. orr.
Nire zakilak ez du malgutzeko betarik izan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 35. orr.
Frantxuaren iledia malgutzen eta desegiten zuen euriak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 158. orr.
Zalu eta modernotzeko, bihurritu eta desartikulatu beharra dago, airostu, zehaztu, lexikoa berritu, sintaxia malgutu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.
Txekhovek errealismo zurruna malgutzen du bere estilo delikatu eta poetikoaren bidez. Berria - Kultura 2004-07-15
Gobernuak ez ditu protestak geldiarazi, erreformak malgutu arren. Berria - Mundua 2004-08-18
Giza eskubideak errespetatzeko, espetxe politika malgu dadila eskatu du EAJk. badakit benetan saiatuko zarela arauak malgutzen neska gaztetxo bati laguntzearren. Berria - Euskal Herria 2006-01-07
Laguntzak jasotzeko irizpideak malgutuz. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Batzordeak onartu lege hori dela sobera garratza eta sobera gogorra, behar dela beraz poxi bat malgutu eta guritu. Herria 2002-10-24
Ekonomiaren globalizazioak eragindako elkarrekiko mendekotasun berriak eta eragile berrien botere-goraldia zirela-eta, nazio-ekonomiek malgutu beharra zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.
2002ko abenduan lana malgutzeko lortutako akordioak baliatzea eta langileak aldez aurretik erretiratzea proposatu dituzte. Berria - Ekonomia 2004-03-25
Azken horien lanaldi osoaren %77ko muga apurtu da, eta ordutegiak malgutu dira. Berria - Harian 2006-03-28
Filialekiko sozietateen sorrerari esker, malgutu egin zen enpresen egitura. lan merkatua malgutu, bertan agertzen diren oztopoak ezabatuz (gutxieneko soldatak, kaleratze ordainketak, kontratu malguak, eta abar). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.
egoera malgutzeko (3); egonkortasun ituna malgutzeko (8); ituna malgutzeko proposamena (3); malgutzeko eskatu (4)