Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezpain mamitsuek, mihiaren joan-etorriek eta soinaren malgutasun kitzikagarriak zoramenaren bidetik eraman zuten detektibea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.
Nire soinatal zurrunduak behinola izan zuten malgutasuna hartzen ari dira berriro. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 177. orr.
Katuaren malgutasunaz egin zuen mastako aparailuetan behera. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.
Zetazko zapien malgutasuna zuen Jabiren gorputzak. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 98. orr.
Gerria mugitu zuen ezker-eskuin, gorputzaren malgutasuna norainokoa zuen ikusteko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.
Liana baten malgutasuna, lerro baten argaltasuna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.
Horregatik da hain tematia eta hain malgutasun eta moldakortasun eskasekoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 279. orr.
Ikasleei ahalik eta malgutasun handiena eskaintzea dute helburu gaur egun indarrean dauen ikasketa planek. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.
Lopezek kritikatu zuen «malgutasun gutxi» ikusi zuela Ibarretxerengan. Berria - Harian 2005-01-13
Euskaltzaindiaren ustezko itxikeria eta malgutasun eza. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 124. orr.
Zuzenbide Estatu horren defentsan, gainera, «irmotasuna» mantenduko duela helarazi zuen, «malgutasunari uko egin gabe», hala ere. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
PSOEri eskatu behar zaio Alderdien Legea malgutasunez ezartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Pentsa nolako ordena, malgutasun eta otzantasunez betetzen dituzten haien aginduak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.
Tamalez, gazteentzat malgutasunak prekaritatea esan nahi du. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.
Lanaldia antolatzeko malgutasun handia aitortu zien enpresaburuei. Berria - Ekonomia 2006-05-10
Lehiarako komisarioari eskatuko diote «malgutasun handiagoz» jokatzeko eta epemuga luzatzeko. Berria - Ekonomia 2004-10-02
Malgutasunari dagokionez, 11 eguneko lan poltsa eskaini du. Berria - Euskal Herria 2006-01-03
Confebask, malgutasunaren eta kostuak apaltzearen defentsan. Berria - Ekonomia 2004-02-20
Espainian behin-behineko kontratuak egiteko malgutasuna Ameriketako Estatu Batuetakoa baino handiagoa da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.
Soldatetan eta malgutasunean egindako eskaintzak lantegia arriskuan jarri gabe onar daitezkeenak dira. Berria - Ekonomia 2006-03-30
Hasierako malgutasun-ideia hori galduz joan da, eta beste zentzu bat joan da hartuz hitz hori. abenduan sinatu genuen malgutasun akordioa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 244. orr.
Adierazi du «malgutasun neurriokin etorkizunean neurri gogorragoak finkatzea ekidin» nahi dutela. Berria - Ekonomia 2004-03-16
Nafarroako Volkswagenek urtean 21 egunez 4.500 langileri kontratua eteteko eskubidea edukiko luke, nahiz eta oraindik zazpi eguneko malgutasun poltsa baduten. Berria - Ekonomia 2004-03-16
Malgutasun falta hori oso etsigarria egiten zait. Berria - Euskal Herria 2006-05-02
Ahots-malgutasun gutxiko kantari bat. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.
Ordu-malgutasun oparoa nuela konturatu bainintzen: mugan arazoren bat gertatuz gero ere, banuen nahikoa denbora autoa bazterren batean utzi eta trenera heltzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.
Patronalak hiru urterako hitzarmen kolektiboa, gutxieneko soldata, urteko %2,25eko soldata hazkuntza eta lanaldi malgutasuna proposatu ditu Berria - Ekonomia 2004-03-06
malgutasun akordioa (5); malgutasun handia (7); malgutasun handiagoa (11); malgutasun handiagoz (5); malgutasun neurriak (3); malgutasun osoz (3)
malgutasuna areagotu (4); malgutasuna behar (3); malgutasuna eskaini (3); malgutasuna eskatu (7); malgutasuna ezartzea (3); ordutegien malgutasuna (3)
malgutasunez jokatu (8); malgutasunez jokatuko (4); malgutasunez jokatzeko (5)