Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
malguki1 adlag malgutasunez.
Ikusleen biribilkia handitu eta txikitu egiten zen, malguki. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 222. orr.
Luzeak ziren eta malguki higitzen ziren. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 62. orr.
Neskatoa beregana biratu zen malguki, eta eskuak estalkiaren azpira sartu eta luzatu egin zituen, Egutxi besarkatu nahi balu bezala. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 53. orr.
Askotan, interes ekonomikoek indar handia dute eta gehiegi erako hitzak, zehaztu ezean, oso malguki erabil daitezke. Berria - Gaiak 2006-04-16