Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere bekaizkeria malezia eta jelosia gabea zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.
Gure hondamendia bilatzen zuela malezia gaixo batez, ez gure ona. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 44. orr.
Mozkortzen zenean oso gaizki abesten zuen, batere afinaziorik gabe, baina hitzei malezia handia erantsiz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.
Maleziarik badute, baina ez da malezia gaiztoa. Berria - Kultura 2006-01-15
Barre eragin zion lizentziadunari andrearen maleziarik ezak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.
Oraingoan, maleziarik gabe ari zen negarrez... «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.
Erroak barna ditu jendeen maleziak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 79. orr.
Diruzalekeriak gaztearen begitarte xarmangarria ilundurik, maleziaz galdegin zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.
Gaizkilearen maleziak gaiztoa egiten du beraren nahia. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.
Faltsua da esatea grina gaiztoa dagoela bekatu ororen maleziaren funtsean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 107. orr.
Kantxa barruan oso gutxik duten argitasuna eta malezia ditu. Berria - Kirola 2004-11-20
Haren piura urrikalgarriak hunkiturik, malezia begirakunetik erauzia oraingoan, neska eztitasunez mintzatzen ahalegindu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 302. orr.
Juamanuelek malezia irribarrearekin eman zidan karameluen poltsa. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 122. orr.
Malezi aurpegi bizi bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.
Badaki amak ironiaz eta malezi puntu batez esan dizkiola esatekoak. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 110. orr.
Malezia falta soilik egotz diezaioket Juanluisi. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 95. orr.
Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.
Gero, takoidun sandalia bat kendu eta hankarteraino eraman zion oina, maleziazko irriño batez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 55. orr.
Irri batekin erantzuten dio, buruaz agur eginez, lotsatia baino gehiago maleziazkoa den irri batekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 19. orr.
batere maleziarik gabe (3); maleziarik gabe (9); maleziarik gabea (3); maleziarik gabeko (5)