Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maletatxo (84 agerraldi, 31 liburu eta 3 artikulutan; orobat maletaxo g.er.) 1 iz maleta txikia. ik maletin.

Bi kutxen artetik maletatxo bat hartu du eskaera koadernoak, katalogoak eta bisita txartelak barrenean daudela egiaztatzeko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 28. orr.

Müller jauna ikara batean esnatu zen eta maletatxoa besarkatu zuen bi besoekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 326. orr.

Eserlekuan uzkurturik zegoen, bere larruzko maletatxoari naufrago batek oholari bezain gogor helduta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 293. orr.

Italiako traje dotorea zuen soinean, eta larruzko maletatxoa eskuin eskuan.  Berria - Kirola   2004-06-20

Larruzko maletatxo maiztuari heltzen zioten esku luzeak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 88. orr.

Trena iritsi eta gizontxo argal bat baino ez zen jaitsi, oihalezko maletatxo batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.

Halako batean, bere maleta koxkorra hartu, kodea sartu, maletatxoa ireki, bere paperen artean miatu, eta paper-zorro bat atera zuen handik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bidai maletatxo horretan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 71. orr.

Hurrengo goizean, igandeko trajea jantzi, aurpegia sasi-bizar batekin mozorrotu, mediku-maletatxo bat hartu eta berriro lapurraren etxera jo zuen Mattinek.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

larruzko maletatxo (3)

maletatxoa eskuan (3); maletatxoa ireki (3)

maletatxoan sartu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus