Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maletaratu, maletara(tu), maletaratzen du ad maletan sartu.
Lau hilabete lehenago, etxea uztean, pare bat liburu baizik ez nuen maletaratu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.
Lehertzear zegoen maleta berriro ireki eta hainbeste ahaleginen ondoren maletaratutako azken Cutty Shark botila maletatik atera eta trago bakar batez hustu zuen geratzen zena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.