Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maleta 1 iz bidaldietan eta, arropak eta gainerako bidaia gauzak gordetzeko edo garraiatzeko kutxa modukoa, eskuan eramaten dena.

Oskarren maleta bere konpartimentuko sarean zegoen, bertan zihoazen beste hiru bidaiarien ekipajearekin batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Biharamunean oso goiz, maleta prestatu eta trenera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 98. orr.

Maletak egiten eta haurrei arropa janzten lagundu zidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 218. orr.

Hesgailuak bizkor itxi eta eserlekuaren gaineko sarean jarri zuen berriro maleta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

BA223 hegaldiko bidaiariek maletak fakturatuta zituztenean, [...].  Berria - Mundua   2004-01-03

Tripak atera nizkien maletei, baina arropa baizik ez zeukaten barruan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 72. orr.

Gizona logelan zegoen, arropa maleta batean sartzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 135. orr.

Umeak maletetan zeuden gordeta.  Berria - Gaiak   2004-07-25

Nolakoa ekarriko du maleta, zerez beteta, zer utziko du atzean?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 252. orr.

Eskutitzez beteriko maleta bat zeramaten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 471. orr.

Harribitxi eta diruz betetako maleta bat zeramatek...  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Hau dena, aita, maleta piltzarrez bete hau, zure irakasle-pailazoaren nabarmenkeriak, [...] nire ezkutuko armairuetan gordeta zegoen hori dena.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 62. orr.

Maleta zabaldu eta diskoak atera nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.

Zutitu eta maletaren edukia aztertu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

Maleta hustu nahi nuen, baina ez zegoen arropak non gorderik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

Maleta burko gisa erabiltzeko ahalegina egin zuen gizonak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Beldur nintzen maleta begien bistatik galtzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 65. orr.

Esku batean zorroa eta bestean maleta atera zen etxetik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 124. orr.

Maleta eskuan hartuta, bulegoko atea zabaldu nuen emeki-emeki.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 162. orr.

Dolar-pilek bere maleta galkatzen zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 310. orr.

Emakume bat hila maleta batean, gizon bat bilatzen ditek, ilehoria, urrezko hortz bat duena!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 33. orr.

Inolako arazorik gabe zabaldu zuen maletaren sarraila mendrea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.

Poliki itxi zuen maletaren kremailera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Ez dut maletaren giltza aurkitzen  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.

2 (izenondoekin eta izenlagunekin)

Gizona maleta gurpildunari tiraka, emakumea inguru ezezagunari begira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 139. orr.

Grindylowen ontzi hutsaren ondoan, maleta zahar higatua zegoen, zabalik eta ia beteta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 341. orr.

Maleta zurrun bat zeraman ezker eskuan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Larruzko maleta bana eskuetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 35. orr.

Jimmy eskuak igurtzitzen ari zen, maleta astunen heldulekuek minberaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 379. orr.

Larru sintetikozko maleta zuri zahar bat zen, itxigailu bat hautsia zuena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.

Liburua eskuko maleta txiki batean sartu nuen aldean eraman ahal izateko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 18. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Puskak maleta-sarean zeuden oihalean bildurik, bere amaren inizial brodatuekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.

Ekipajea hartzera lagundu nion, maleta-karrotxoa hartuta. Zure ondoan, maleta-gurdia bultzatzen, zure senar intelijente garaia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 141. orr.

Maleta-garraioan aritzen diren langile bakan batzuk.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Irabazleak bi pertsonentzako itsas bidaia, lau maleta sorta, portzelanazko baxera eta mahai tresnak eramango ditu etxera.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esku-maleta gelan laga ostean, afaltzeko ezer ba ote zegoen galdegin nion sukaldera sartu nintzenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 20. orr.

Hiru arropa-maleta, kutxatila bat apaintzeko tresnetarako, bi kapelu-ontzi, eta saski handi bat hornigaietarako.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 87. orr.

Han zegoen Lucyren bidai maleta handi hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 292. orr.

-Giltza, ahaztu baino lehen -eskatu zion Andonik, eskola-maleta bizkarrean hartzen zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 282. orr.

Nire sendagile-maleta hartu nuen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 14. orr.

5 maleta-eramaile maletak eramaten dituen pertsona.

Dunne-k, maleta-eramaileak, adierazi zuen ezen, [...]. Berehalaxe hurbildu zitzaizkigun maleta-eramaileak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

6 maleta-mutil maletak eramaten dituen mutila.

-Maleta-mutiltzat hartu hau -Moretek hala esan zidan, Lisboatik hara iristean neskari maletekin laguntzen niola ikustean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus