Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maleruski adlag zoritxarrez.
Maleruski suteak izan ziren duela hiru urte eta lau edo bost etxalde erreak izan ziren. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 65. orr.
Maleruski, ez dut aski irakurtzen eta ez ditut ezagutzen oraiko eskual idazle gazteak. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 18. orr.
Maleruski, ez omen ziren ohartu aurrean zeukaten lurra malda zela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.
Ixtripu frangoren berriak heldu zaizkigu maleruski sobera ardura, egun hotan oraino Txindoki, Balerdi eta Picos de Europatik. Herria 2004-05-06
Bada maleruski adibide frango horren lekuko. Herria 2005-02-10
Gure aita gazterik hil zen maleruski. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 174. orr.