Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
malerus izond doakabea, zoritxarrekoa.
Munduko gizakirik malerusena sentitzen nintzen orduan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.
Nire lehen idatzia, Etxeberri malerusaren eskoletatik kanpora. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.
Hiru haurretarik bat aita gabea zen, eta ez hargatik nahitaez bertzeak baino malerusago. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 98. orr.
Gaztea aise altxatzen dela bihotza astintzen duten gertaera malerusetatik. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 54. orr.