Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
malenkonizatu izond malenkoniko bihurtua.
Gure Euskal Herri malenkonizatuak ere, antzinatea mila kobetan altxor gisa gordea, Ama Lur fetixizatu horren irakurketa psikoanalitikoa merezi du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.
Pentsa liteke gazte erreboltari haien iraganeko legeak, demokrazia malenkonizatua, euskara sakramentala, eta antzekoak pentsamendu premoderno baten gogorapen etnikoaz aparte zer besterik ote diren. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 119. orr.