Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

malenkonia (474 agerraldi, 126 liburu eta 63 artikulutan) 1 iz gogo egoera, goibeltasun biziak eta erabateko ezkortasunak ezaugarritzen dutena. ik melankolia.

Pietatearen keinua, haloa, zera hori daukazu... zurbiltasun hori, malenkonia begiradan, barne lasaitasuna adierazten duen zera hori... Han, estatua haren ondoan, banku bakartian Gisela neskarekin, [...] malenkonia jaitsi zen nigana.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 233. orr.

Hondakinek malenkonia eta nostalgia sor lezakete.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Ospakizun haiek alderantzizko eragina zuten nigan: nahigabea eta malenkonia nagusitzen zitzaizkidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 179. orr.

Beti Schumann; ez dut ezagutzen hura bezalakorik melankolian bertan goxo egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.

Malenkoniak jo zuen ezkondu eta segituan, eta gurasoengana itzuli zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Mundua gauza beti guztiz harrigarri zaio, ezinbestean, amodioaren malenkoniak jotakoari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.

Ardura handiz uxatzen zuen melankoliaren gaitz guztiz kaltegarria, eta hura bere barnera sartzen sentitu orduko, bizkor jotzen zuen otoitzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

Ez da ona malenkonian etsitzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Alkoholak malenkoniaren harra ere akabatuko duelakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.

Malenkoniaren atzaparretan horren erraz ez erortzeko babes gisa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 143. orr.

Ez dugu deus galdu, baina malenkonia edo behazun beltza hor dago; ez: hemen dago; tristura, histura, hustura, gabea, eta gainera beltza, itzal lodi baten kolorekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

Malenkonia satorra bezain itsu da, dagoeneko ez den denbora baten eraiki ezinak bazkatzen du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.

Malenkoniaz berrirakurri dut Germain Bergerren 1 ohar hori.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.

Senarrarekin igarotako egun zoragarriak aipatu zituen malenkoniaz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

2 (izenondoekin)

Malenkonia arin batek hartu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Malenkonia erranezin batek hartzen nau hartaz oroitzean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

Gauaz [...] malenkonia iluna gordeka sartzen zitzaidan maindire azpira.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

Baina, hala ere, ezin eragotzi malenkonia gozo batek, goizaldeko lanbroaren antzera, bere gogoa bahitzea eta blaitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 158. orr.

Zenbait aldiz malenkonia leunak betetzen zuen nire arima.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 178. orr.

Halako ebokaziorik gabe goibelegi gertatuko lirateke zirrimarraren tintak, eta irakurleak liburua itxi beste erremediorik ez luke, sendaezineko malenkonia beltzez zauritua barren-barrenetik arima.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sorgorturik egon zen astetan, gero malenkonia-krisia izan zuen, eta leihotik begira geratzen zen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.

Gogaitarazi egiten zuten emaztearen malenkonia-bolada lausoek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.

Malenkonia jausaldi batek hartu zuen eta besteak, antzeman baitzion, galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 319. orr.

Zerbait errezitatzen ari zen, eta berak olerkia zela antzeman zuen, erritmoagatik eta ahotsaren asaldura eta malenkonia doinuagatik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

malenkonia eragiten (3)

malenkoniak jota (3)

malenkoniaren besoetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus