Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan beste aldetik malekoi edo dike bat egingo da hormak edo lubeta eginez, eta honela eratuko da portuaren ahoa edo bokalea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.
Habanako malekoian milaka manifestari bildu ziren atzo, atentatuetan hildakoak gogoratzeko eta Washingtonen politika salatzeko. Berria - Mundua 2006-02-08
Malekoian eseri nintzen, itsasoari begira lehenengo, espainiar galeoien eta piraten elezaharrez betetako Karibe itsaso hari, eta Habanari begira gero. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 122. orr.
Beste egun batean, malekoitik paseoan zebilela, emakume bera ikusi zuen hango etxe batean sartzen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 23. orr.
Miren eta biok bere zain gaude malekoiko kafetegi batean, udako igande eguerdi honetan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 85. orr.
Torviscas izeneko hondartzan geunden -hondar beltz puska bat bi malekoi artifizialen artean- eta hantxe gelditu ginen ilunabarra arte. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 149. orr.