Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maldatsu izond aldapatsua.
Portuari begira dagoen bizkar maldatsu batean eraikita dago hiria, ortuak-eta mailaz maila egon ohi diren antzera. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.
Etxe zahar batzuk ere, bereziki Zitadelako karrika maldatsuan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.
Badaki Luzaideko errepide maldatsuen berri. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 207. orr.
Larri zauritua egon arren, gudarien artetik lasterka igaro eta harkaitz maldatsu baten gainera igo zen. Elizen arteko biblia 2 M 14,45
Espektroen Mendia, izei ilunez beteriko aldapa maldatsuen artean gora egiten zuena. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.