Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

makurkeria iz egintza makur gaitzesgarria.

Gaiztakeria hazi eta makurkeria ugaldu den garai honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Lapurreta, laido, liskar edo bertzelako makurkeriaren bat salatzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Makurkeria txikiak bakarrik egiten dituzu: bulegoa ordu bete lehenago itxi, diru apur bat kendu merkatari bati edo besteri ezorduan joan delako gutun baten bila, bidali behar ez den pakete bat bidali; horrela edonor da santua!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 287. orr.

Makurkeria bat iruditzen zitzaion Juliorena: familiaren miseria aprobetxatu Nini bere maitale egiteko eta gero, komeni zitzaionean, abandonatzeko asmoa izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

Gizakiaren ahuleziak eta makurkeria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.

Nola ez naiz mendekatuko makurkeria horiez...     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 97. orr.

Zein da bada ustez ezjakinean egin dudan eta hainbertzeraino haserretu zaituen makurkeria hori?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 423. orr.

Ez al dizkizut aitortu nire gaiztakeriak eta zuk barkatu nire bihotzaren makurkeria?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 214. orr.

Poliziaren makurkeriak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 203. orr.

Zoriontsua [...] bere barruan makurkeriarik ez duena!  Elizen arteko biblia   Sal 32,2

Gaiztakeriaren aurkako epaia berehala betetzen ez delako, makurkeria egiteko gogoz bete ohi da gizon-emakumeen bihotza.  Elizen arteko biblia   Koh 8,11

Zer makurkeria egin zituen, bada, Girolamo Cardanok erakunde makur horren haserreak merezi izateko?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Bere baitan makurkeriaz egin zuen: "Igandea ez zagok urrun".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makurkeriak asmatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus