Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

makurdura 1 iz bi muturren arteko garaiera-desberdintasuna. ik inklinazio.

Zein den lurrak aldi bakoitzean eguzkiaren inguruan biraka ari dela, eguzkira duen distantzia, eta zein den lurraren makurdura, egunak ere halakoxeak izango dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

Bi ordu luze izotz eta harkaitz zorrotzez osatutako terreno mistotik ibili eta gero, zenbait unetan %55-60 graduko makurduraz, hego-bizkarrera ailegatu nintzen, egia esan, aski nekaturik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 83. orr.

-Trigonometria -ekin zion berriz Ruche jaunak -objektuen makurduraren zientzia da, orientazioarena eta norabidearena; angelu baten bidez neur daitezkeen gauzak baitira horiek guztiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

Larruzko bere kapelaren makurdura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.

Plano bateko angelua bata bestearekiko makurduran dauden bi lerrok eratzen dute,     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

2 kurbatura. ik okerdura 2.

Orobat gertatzen zait, Cartagon, esate baterako, neuk ikusiriko ezin hobeto burututako arkuaren makurdura bikaina gogoratzen dudanean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.

Makurduraz betea da, S mordo batez, nolabait esateko.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.

Harry Goldweiserren sudurraren makurdurak zuzen-zuzenean bat egiten zuen bere soilunearen makurdurarekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Ene espirituaren makurdura edo eraikuntzaren beraren isuriren bat?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus