Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Makila bat zekarren bidelagun, esku zahar haietan arma bat ez eta makulu bat baizik izan ez ziteken makila baldar bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.
Aulki gurpilduna kendu eta bi makulu utzi zizkidaten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 38. orr.
Bi makuluei ahal nuen bezain gogorren eutsiz, patioko atearen ondoan paretaren kontra geratu nintzela gogoratzen dut. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 38. orr.
Eguraldi eguzkitsuetan bere bi makuluen gainean atariko epelerat biltzen zelarik, [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.
Gaixoak ere, oroimenak bezalaxe, makuluak behar ditu, aurrera egiteko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 92. orr.
Mugimendu espasmodikoak eginez zebiltzan, baina hori makuluak zeramatzatelako zen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.
Galtzarbea makuluan bermaturik, eskua luzatu zidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.
Erreka bazterrera heltzean, makila pila topatu dugu eta nork berea hautatu du uretan makulu gisa erabiltzeko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 238. orr.
Zutiturik, makulu bat lagun, leihoraino hurbildu nintzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.
Zangobakarra zen, eta makulu baten gainean zebilen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.
Ebanozko makulu bat eramaten zuen beti eskuan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.
Gero, zauritua bizkarrean hartu eta, Mauserra makulu, ibiltzen hasi zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 61. orr.
Norbait dabil aterki bat makulutzat, harekin belarra apartatzen. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.
Segitzen du mutikoak makuluarekin larderiatzen, eta gurutzatzen zaizkion guztiekin "urdeka" eta "putakumeka"? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.
Cafik herren egiten zuen eta Mario zuen makulu, eta edonor sumintzeko moduko gelditasunaz egiten zuten aurrera. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 195. orr.
Mathilderen bakarraldi luzeen makulu isil bihurtu zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.
Amarentzat une latzetako makulu bihurtu zen. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 12. orr.
Taldearen makulu sendoenak Simoni eta Cunego dira, baina taldeko beste zazpi lagunak ere ez dira makalak. Berria - Kirola 2004-05-16
PSNri, berriz, eskuinaren «alternatiba izateari uko egitea eta haren makulu» izatea leporatu zion. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
Memoria izango du biderako makulu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.
Gure pentsamenduaren logika jarria dago makulu gramatikalaren menpekotasunera. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 62. orr.
Eta halaz guztiz ere, zientziaren makulu baldarren -baina txit operatiboen- heineraino etorririk ere, ez dakigu galdera horri erantzuten. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.
Haren makulu lagunkoiarekin ere, herren handiegia ageri badu itzulpen honek, nirea da soilik errua. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.
Gogor defenditzen dute, baina erasoa dute makulu. Berria - Kirola 2006-02-11
Haste beretik izua, terrorea izan zuen makulu Espainia berriak eta Eliza ofizialaren bedeinkapena ere bai. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 87. orr.
Zin-zinez egiten diren koadroek ez ditek makulu lagungarri horien beharrik! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 300. orr.
Kokotsa jaso zuen makulu-kirtenetik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.
Eskuak makulu-buruan pausatu, eta haien gainean kokotsa zuela jarraitu zuen adiskideak nire jarduna. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.
Esaldi eginek, makulu-hitzek, betegarriek, almanaketako atsotitzek, esaera zaharrek eta erranairuek. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Lizar-makulu baten laguntzaz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.
Alkohola eta eromena, mistizismoa eta ihesa izan zituen ordu arte bide-makulu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 173. orr.
Egiazkotzat jotzen diren proposizio batzuetatik, inferentzi-arauak bide-makulu harturik, beste proposizio batera iristen den arrazoiketa-modua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 117. orr.
Txorakeria hura, ezer ez esateko hizkera-makulu hura, topiko ezdeus hura. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 157. orr.
Gogoan dut, eskaileretan behera gindoazela, Rositak eguraldiaren zeraren bat izan zuela elkarrizketa-makulu. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 101. orr.
Bere hanka baldarrekin, kaleetan behera irristaka joaten zela ematen zuen, akuilu-makuluetan balebil bezala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.
bi makulu (4); makulu baten gainean (3); makulu gisa (4)
makulua behar (3)
bi makuluak (3); makuluak behar (3)
makuluen gainean (4); makuluen laguntza behar (5)
makulurik gabe (4)