Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makotu izond kakotua, kurbatua.
Hatz erakusle makotuez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.
Lerro zuzenak eta makotuak, parabolak eta elipseak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 49. orr.
Sekula ez zuen ulertu zergatik zuen nahiago gizonak lerro zuzen nahiz makotuak begietsi, parean zuen figura xamurrari so egin baino. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 92. orr.
Altzairuzko arranpa makotu batek galeriako bi erakusketak batu eta banandu egiten ditu aldi berean. Berria - Kultura 2006-03-05