Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makossa iz Kamerungo hiriguneetan oso aintzat hartua de musika mota.
Hiri zaratatsua zen Douala, etxe eta dendetatik irteniko makossa musika kaleko saltzaileen deiadarrekin nahasten zen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 271. orr.
Makossaren erritmoan mugitzen ziren ipurdi oparoetan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 273. orr.