Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Makinista zen eta hogei urtetan hasi zen trenmakinak gidatzen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.
Jose Emeterio zen, "Exkalu", treneko makinista. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.
Burnibidea erauzia zegoela erreparatu dik makinistak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 91. orr.
Makinistaren jarlekuaren aldamenean palanka bat zegoen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.
Makinistak bere eskuak garbitzeari utzi zion eta bera ere geltokiko buruari begira gelditu zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 49. orr.
Eta trenmakinak txistu egin zuen, ikusi nuen maniobraburuak makinistari linterna berdearekin aurrera egiteko seinaleak egiten zizkiola. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.
Trasatlantiko batean nago makinista. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.
Ohartu naiz neu naizela naraman ontzitxoaren makinista, neuk eragin behar diedala balbulei, neu naizela abiada erregulatzen duena hemen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.
Deskarga amaitutakoan baforean gelditzen nintzen makinistarekin kofradiara joan gabe gosaritara. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.
Eta kezkatu, gauza batek kezkatu bide zuen: makinista haiek, denak ere hain jator iruditu zitzaiozkionak, beti izerditan ari beharrak eta, bizitza osoa itsasoz itsaso eman arren, itsasorik sekula ezin ikusiak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.
Makinistak oihala jaitsiko du. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 115. orr.
Aretoko argiak itzaltzen direnean, makinista ikusiko da agertokiko atetik sartzen, alkandora urdinez, eta poltsa gerrian lotua; atzeko bazter batetik eszena gaietako ohol batzuk hartu, aurrealdera etorri eta, belauniko jarririk, iltzez josten hasiko da. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 18. orr.
Kamerinoetatik, atetik eta baita aretotik ere, Antzezleak, Eszena-zuzendaria, Makinista, Gogorarazlea, Atrezzo-zaina agertokira itzuliko dira, eta, haiekin batera, Konpainia-burua Sei Pertsonaiekin batera haren kamerinotik. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 71. orr.