Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makinatzar iz makina handia.
Makinatzar handiekin egiten da lana, eta, horiek, oso erraz desegiten dute edozein megalito. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Haize galanta zebilen eta makinatzar hura inor konturatu gabe iritsi ahal izan zen Filottiren etxetik berrogei metrora. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.
Barre egin dit egongelaren erdia hartzen duen eskiatzeko makinatzarraz galdetu diodanean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.