Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

makinatxo2
1 makinatxo bat adkor makina bat.

Kanpotik etorri eta New Yorken bizi izaten garenok makinatxo bat aldiz esan izan dugu New Yorken aurki daitezkeela munduko gauzarik onenak eta txarrenak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 7. orr.

Makinatxo bat puntutan ezberdina da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 23. orr.

Bere bizitzako 51 urtetan makinatxo bat lan eta mesede egindakoa da apaiz iharra.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 28. orr.

2 (aditz laguntzailea singularrean)

Zergatia jakin aurretik makinatxo bat urte pasa zen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 236. orr.

Makinatxo bat golfo bizi da... / ... Jaungoikoaren kontura.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 157. orr.

3 (aditz laguntzailea pluralean)

Gero makinatxo bat titare eman zizkion, eta ideia zoragarri bat bururatu zitzaion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 295. orr.

Maimie aho zabalik zegoen, beste makinatxo bat zuhaitz luze gauza bera egiten ari zirela ikustean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 277. orr.

4 (izenorde gisa)

Umeen Pasealekuan ere beste makinatxo bat daude; leku fin ospetsua da, hala deitzen baitzaie maitagarriak egoten diren lekuei.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 260. orr.

Hogeita hamarreko haietan artean gazte eta Euskal Herrian barna makinatxo bat ibilia, Chicagokoak ez zion frontoiaren deiari huts egingo.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus