Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

makinatu, makina(tu), makinatzen 1 du ad azpilanean ari izan, bilbatu.

Orain samur, orain erre, beti zerbait makinatzen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 173. orr.

Putakumea, orain ere zer edo zer makinatzen arituko duk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.

Madrilgo Gobernuak makinatu zuen estrategia desinformatibo erraldoia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 139. orr.

Elkarrekin antolatu zenuten plana eta makinatu zenituzten txikizioaren mugimenduak, eta, gainera, ondo atera zitzaizuen.  Berria - Kultura   2004-09-28

2 (zerbait) makinaz idatzi

CATeko testuak makinatzen ari naiz -esan, eta alde egin du Luis Angelek.     «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

Ondoan Serge zegoen, eta aurrez aurre Neues Tage-Buch-eko mekanografa bat, Rothek kontatzen zuena makinatzen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus