Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Makina bat litro ur bedeinkatu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.
Makina bat aldiz erregutu diot, arren, eser dadila. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.
Goizetik hasita makina bat aldiz deitu zion telefonoz erantzunik jaso gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.
Makina bat jolas egindakoak gara etxe hartan! Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 14. orr.
Dendaria hasi zitzaion artea erakusten, ordura arte ezezagun zitzaion makina bat konturen berri emanez. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.
Izan zen haren denboran guztiz oharkabean pasatu zen makina bat ateo eta libertino. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.
Bere burua listotzat daukan makina bat inoxenteri ematen dio bazka. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 98. orr.
Makina bat jende salatu ditek gutxiagogatik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.
Makina bat barre egin genuen guk, eta bitartean lauzpabost indio haiek hantxe, zirkinik egin gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.
Makina bat gizon hurbildu zen barandara. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.
Zuk, esaterako, makina bat gizajo zanpatzen duzu egunero. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.
Makina bat milioi pertsona bada munduan alemaniera batuaz mintzo dena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 116. orr.
Makina bat botila sagardo hustu genian han garai batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 82. orr.
Makina bat kirtenkeria sinetsarazi nahi digute giza-izaera horrelakoa dela esanez. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.
Eroaldi hori ederki aprobetxatzen dute arrain eta hegaztiek eta makina bat efemeropterok amaitzen du animalia goseti horien eztarrietan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 239. orr.
Makina bat gorabeherak abiaraz dezake gene azpiratzailea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 128. orr.
Makina bat gauza irakatsi zizkigun. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.
Makina bat esaera zahar badituelako bere bizkar gure baserritarrek garai batean erantsiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.
Eta gogoratzen hasita, makina bat pasadizo gogoratu nituen, gero eta errudunago sentiarazi nindutenak. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 85. orr.
Makina bat ordu pasatuak zituen haren dendan Léak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.
Edonola ere, makina bat liburu idatzi dira Mozarten obraz eta bizitzaz. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 70. orr.
Esan behar da, makina bat proba egin genituela aurrez, ea nondik bidali ahalko zen seinalea Segura aldera. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 65. orr.
Errusia osoan barrena makina bat seme-alaba izango ditut segur aski, nork daki? Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 55. orr.
Horrelako baserriak makina bat badira Euskal Herrian, garai batean ostatu edo posta-leku izandakoak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 42. orr.
Makina bat argazki errollok eta bideo kasetek frogatu zutenez. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 110. orr.
Gure artean ere, seguru aski, ohartu gabe, makina batek izango diagu antzeko déformation professionelle-ren bat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.
Makina batek jana eta edana franko egina du baserrian, trukean sosik laga gabe. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 193. orr.
-Ihes, aspaldion ekialdetik egiten du makina batek. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 149. orr.
makina bat (603); makina bat aldiz (56); makina bat arazo (12); makina bat argazki (3); makina bat barre (5); makina bat bider (17); makina bat buruhauste (3); makina bat ekitaldi (3); makina bat galdera (4); makina bat gauza (14); makina bat gizon (3); makina bat gol (7); makina bat istorio (5); makina bat izan (3); makina bat jende (9); makina bat kontu (5); makina bat lagun (6); makina bat lan (5); makina bat liburu (4); makina bat ordu (4); makina bat partida (3); makina bat saio (4); makina bat talde (3); makina bat urte (6)