Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

makillatu, makilla, makillatzen (orobat makilatu g.er.) 1 da/du ad larruazalean, bereziki aurpegikoan, kosmetikoak ezarri, hura edertzeko, margotzeko edo akatsen bat estaltzeko.

Ez nintzen makillatzen, ez nuen rimmel ematen, ez eta begi-itzalik ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 40. orr.

Pixkanaka, hormonak hartzen hasi nintzen, emakumeak bezala janzten eta makillatzen hasi nintzen...  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Charly Koubesserian-ek makillatzen ditu jende haundiak, hala nola de Gaulle presidenta.  Herria   2001-10-11

Makillatu egin ninduen saltzaileak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 56. orr.

Bodypainting gorputz biluziak makillatzeko arte lehiaketak zabalduko du.  Berria - Kultura   2004-07-01

Kamioiak etorri, kamerak ipini, aktoreak orraztu eta makillatu ostean, ordubetean filmaketa lanak hasteko prest izaten dira.  Berria - Kultura   2004-09-01

Zuriz makillatzeko ohitura zuen, Grimmen antzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.

Ziztu bizian etorri da Ainhoa, galarako jantzia soinean eta goitik behera makilatuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 133. orr.

Soineko merkez jantzitako eta kolore biziz makillatutako emakume lodi batzuek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 93. orr.

Bularretakoa kendu gabe oheratzen ziren, apain-apain makillatuak eta orraztuak, eta berdin-berdin jaikitzen ziren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

2 irud/hed

Kontraesan horiek makillatu edo ezkutatu ordez bere konplexutasun guztian erakusten ditu oroitzapen hauetan.  Berria - Kultura   2004-07-14

Bere datuak «makillatzeko» Osakidetzak egiten duen ahalegina azpimarratu zuen Izaskun Garikano ELAko Osakidetzaren arduradunak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Debatea da ez al gauden aurrerakoitasun faltsuen izenean makilatu nahi den arrazakeria baten aurrean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ondoan zuen berrogeitaka urteko emakume makillatu bati galdetu zion: [...].  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 66. orr.

Mahaitxoen artetik pasatzen ziren emakume makillatu ederrek irribarre egiten zioten Shevirev doktoreari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Sekulako gaitasunak ezkutatzen baitziren planta makillatuegi eta apainduegi haren azpian eta senar tripontzi erdi-inpotente haren ondoan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus