Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makilgoxo iz erregalizaren sustraia, goxoki gisa miazkatzen dena.
Plazan zen Zeferino barkilleroa, makilgoxoak, sagar eta azukre karameluak, erroskilak, almendra lehorrak, gerezi-konpota, limoi ura eta koñaka agerian saltzen, jai handietan bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.
Agerikoak ziren makilgoxoak, sagar eta azukre karameluak, erroskilak, almendra lehorrak, gerezi-konpota. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 152. orr.
Han ibili zen neska txakurrarekin, batzuetan txoko miatzen, makilgoxo eta perretxiko bila, eta besteetan harriekin txipli-txaplaka ibai bazterreko ur uherretan. «Bizia lo», 2003 - 141. orr.