Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ziegak urez nola betetzen ziren itsasgoretan, gerran presoak nola makilatzen zituzten, nola ateratzen zituzten "paseoa" ematera... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 192. orr.
Dena den, ez nuen berori makilatu Jaungoikoaren ministroa delako, aurkari politikoa izateagatik baizik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 49. orr.
Agian urkatu egingo zaituzte, makilatu, laurdendu, erdibitu, bizirik erre. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 294. orr.
Makilatu ordez, mintza hakio gozo. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 21. orr.
Zakur zapuztuak noraezean dabiltzalako eta inoren babesik ez dutelako, makilatuak izaten dira maiz. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 59. orr.
Makila tresna iraingarria zela, makilatutako gizona bilauak bezala tratatua zelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.
Behiek tiratako gurdietan abiatzen ziren herriko plazatik olibondoetarantz, eta makildutako olibondoari olibak nora erori zitzaizkion ikustea ezinezkoa zenean bukatzen zuten eguna. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 116. orr.
Zakur makilatuaren etsimendua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.
Txakur makilatuaren ibilera abailduarekin desagertu zen gure bistatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 71. orr.
Argi dago, beraz, nire antzera norbaitek ez bazekien, ezetsia eta gaitzetsia zebilena ez zela gudari ausarta, baizik eta gure hizkuntza maitatu eta makilatua. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 99. orr.