Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makilakatu, makilaka(tu), makilakatzen (orobat makilkatu) 1 du ad makilatu.
Jimmy Parsons makilakatu du lehenik, eta Jimmy oihuka aritu da aldi berean: [...]. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 25. orr.
Hiru aldiz makilkatua, behin harrikatua, hiru aldiz hondoratu zen ninderaman itsasontzia, eta gau-egun osoa eman nuen itsasoan galdurik. Elizen arteko biblia 2 Ko 11,25
XVII eta XVIII. atalburuetan, berriro makilakatu eta jipoitua izan ondoren, "Fierabraseko baltsamoz" sendatu nahiko ditu Don Kijotek bere zauriak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Zakur makilakatuek bezala! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 103. orr.