Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makilada iz makilakada.
Buruan eman zidaan lehen makilada. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 29. orr.
Makilada batzuk eta bertze anitz penitentzia manatu zizkion. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.
Haien marmar ferekatiak oso ezberdinak dira etxean bakarrik uzten dituzteneko zaunken aldean, edo, gorputza tatarrez, makiladetatik ihesean daramatzaten auhenen aldean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 367. orr.
Arimaren erdi-erdian emaniko makilada. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.