Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abilezia makiavelikoa. Berria - Mundua 2004-10-23
Hamida kolerak zurbildurik entzuten ari zen, eta hitzak hotz eta makiabelikoak ziren, eta ez zuten sentimenduen aztarrenik ttikiena ere agertzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 327. orr.
Konplotaren arrazoi makiabelikoak azaldu gabe. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 36. orr.
Mahai Nazional "zaharraren" askapena Mayor Orejaren jokaldi makiavelikoa zatekeen, HBko buruzagitza "berriaren" irekiera-prozesua oztopatu nahian. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 179. orr.
ETA desbideratu egin dela, askapenaren etikatik etika makiavelikorantz igaro dela, herriaren batasunaren aurka. Berria - Kultura 2004-09-23
Eta bakartasun sistema hain da makiabelikoa, non eguneroko bi ateraldi horiek, goizekoa eta arratsaldekoa, ez diren sekula ordu berean. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.