Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
makets 1 izond kamutsa.
Estatua biluzi bat aldagelaren erdian, txatarra xafla batek jo zuen zorrotzez haragi hartan eta ez zuen maketsik egin ahal izan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 188. orr.
2 irud/hed
Baziren makartzuak, erbi ezpainje erorikoak, hankaje bihurrikoak, eta beste zernahi alderdi maketseko eta itsusikoak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.
Neroni ere harrigarri zitzaizkidan buru betidanik makets horretan aldian-aldian distiratzen ziren adimen-txinpartak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
Erretorikarako maketsa, ni. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.