Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bai maketoa, galtzak eta jaka ikustea besterik ez dago. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 127. orr.
Maketo, hezur-beltz eta marikoi bezalako hitzekin, memoriaren ganbarara zigortu dira. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 82. orr.
Zer gehiago ez zituen esan ordea, maketo ahozabal urde horrek! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 289. orr.
Behin greba bat antolatu ziotenean langileak bota eta kanpoko eskirolak ekarri zituena Gaztela aldetik, nahiz eta aurretik sindikatuen kontra aritu beti "maketoz" beteta zeudelakoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.
Babes ofizialeko etxeak ziren [...] langile jendearentzat, gu bezalako maketoentzat-eta eginak baitziren, herriaren kanpoaldean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 163. orr.
Nahiago zuela hemen euskotarrek norvegiera ikastea maketoek euskara ikastea baino. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Denek frantses eta espainol maketoek erroz gora suntsitzen zuten Aberriaren bihar edo etziko esnatze biolentoa auhenkatzen, amesten, asmatzen eta iragartzen zuten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 37. orr.
Bijoa zakurraren salara euskera gabeko Euskadi maketua. Berria - Harian 2006-01-26