Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maketazio iz aldizkari edo kideko baten maketa egitea.
Bere maketazio modernoarekin, gehien bat gazteeri itzulia den aldizkari bat da, 52 orrialde koloretsuekin. Herria 2002-11-14
Esan dezadan dena, baina: maketazioak laguntzen zuen etena egiten. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 175. orr.
Elena Odriozolak, ilustrazioen eta maketazioaren egilea, aparteko lana egin du liburu guztian zehar. Berria - Kultura 2004-10-16
Ikasmaterial paregabe horren maketazioa Xabier Elizondo gazteari zor diogu. Herria 2001-11-15
Jorge Oteizak maketazioarekin izaten zituen borroken lekukotasuna. Berria - Kultura 2004-04-20
Imanol Tapiaren ardura izan da maketazio berri hori. Berria - Kultura 2004-11-30