Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

makatz 1 izond fruitu arbolez mintzatuz, berez hazten dena, landugabea, txertatu ez dena.

Laranjondo, limoiondo eta mingranondo makatzez betetako zuhaizti hostotsu baten erdian geratu zen 404a.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.

2 fruituez mintzatuz, horrelako arbolena dena.

Atseden hartu du soilik masusta bat, udare makatz bat edo basaranak biltzeko.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.

Amama zaharrak laranja atalak, aza garak, banana azalak, patata kaskarrak, baba baltzak, mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak... danak nahas-mahas, askara daramatza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Mahats makatza.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.

3 eztiaz mintzatuz, basa erleak egiten dutena.

Ezti makatzaren urre-kolorea zuten Noraren begiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 131. orr.

Haren jarrera argi eta garbiak min ematen zidan, bai, baina ezti makatzaren antzekoa zitzaidan, errealitatea aurrez aurre erakutsiz, ez ankerkeriaz, baizik eta garbitasun basatiaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.

4 irud/hed

Hotzikarak hartu du Lola, eta ikara antzean mugitu zaizkio bularño makatzak eskote bustiaren azpian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.

Egarria hezetzeko iturririk makatzena da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 188. orr.

Neskatoaren berezko jenio makatz eta bihurria leuntzen joan omen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 12. orr.

5 (izen gisa) fruitu arbola makatza.

Bide bazterreko makatzei begira.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 183. orr.

Ibai polit batek, Argak, elikatzen ditu bertan zenbait makatz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 192. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus