Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Roch hori mutiko ausart, txiki, ilehori, maskal, hortzik gabe, begi makartsuko bat zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.
Kafe-kikara baten aurrean eserita, alabak begiak makartsu zituen loaren ondorioz. Ezkutuko bilerez unaturik eta begiak makartsu, bankariek atoiontzien uluak entzuten zituzten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 479. orr.
Txerramak begi makartsuak kiñatu zituen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.
Hango figura makartsua edertzea nire ahal kaskarretik kanpora zegoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.
Baziren makartzuak, erbi ezpainje erorikoak, hankaje bihurrikoak, eta beste zernahi alderdi maketseko eta itsusikoak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.