Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joan komunera, kendu makarrak, hustu maskuria, garbitu muturra, orraztu kalparra. Begietako makarrak kentzen. Begiak klis-klas zabaldu eta itxi aritu zen une batez, lozorroan jositako makarrek erabat zabaltzea galaraziko baliote bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.
Atea erdizka ireki eta makarrek erdizka irekitzen besterik uzten ez zidaten begiez emakume gazte bat ikusi nuen neure aurrean, ezezaguna, gabardina batean bildua. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.
Ez baitut zikinik eta makarrik ikusten nereak izandako zuen begi horietan; ez baitut amorrurik sumatzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.
Pentsamendu Begibakarrak, bere lauso eta makarren artetik direnak oro ikusten baititu, gauza askotxo eraman ditu ezin ikusizko exerexaren pareraino. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 275. orr.
Makar-ore hori batez estaliak zituen begiak, lerdea zerien ezpain-xoko biei. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.
Begietako makar-orea kentzen hasi zitzaion txakurrari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 125. orr.
· Urak eramaten hasi aurretik begiratu eta arretaz aztertuko dira iturri horien inguruan bizi diren gizakiek zer gorpuzkera duten; eta gorputzez sendoak, kolore ederrekoak, hanketan gaitzik gabekoak, begietan gaixo-makarrik gabeak badira, ondo probatuta egongo dira urak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.