Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

makaltasun 1 iz makal dagoenaren egoera, indarrik edo bizkortasunik eza.

Bayona nahiko nekagarria egin zait Mimi Allenderen rolean eta Casaresek bere betiko sendotasuna erakutsi du Daniel Veroneseren zuzendaritzaren makaltasuna gorabehera.  Berria - Kultura   2006-04-08

Indarrak makaltasunaren fagore.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 65. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eta horrek ere neke, nagitasun eta makaltasun sentsazioa sortzen zidan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 171. orr.

· Argi-ilun, kemen-makaltasun horrek eragozten digu argi ikustea maitagogo garela, gure gogoaren sen bizi bakarra maitatzea dela.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 72. orr.

3 poliki ibiltzeko tasuna.

Astiro jaitsi nintzen, berariaz, makaltasun ia penagarriz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 72. orr.

Oroimenaren gurpila jira-biraka hasi zitzaion, aspaldian lanik egin gabeko errotak ohi duen baldarkeria eta makaltasunaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Imajina ditzaket soro idor hauetan Erdi Aroko bidaiariak, pausoen makaltasunean edota zaldien trosta nekean batetik bestera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus